OÑATIARRON TAUPADIA

1949a aurretik Oñatin kirol jarduerak antolatu eta egiten baziren ere (herri kirolak, txirrindularitza, antxintxika lasterketak, kotxe-lasterketak, futbola…) Aloña Mendi kirol elkartearen sorrera ofiziala 1949ko otsailaren 12an onartu zen garai hartako Teatro Cine Aloña zelakoan. Orduantxe erabaki baitzen elkartearen izena C.D. Aloña Mendi izango zela.

Irakurri gehiago...

Futbol sailak hasi zuen bideak sekulako bilakaera izan du. Uneotan, 14 sail ezberdinek osatzen baitugu Aloña Mendi Kirol Elkartearen familia. Sail guztiak, elkarte bakar batean. Eta horrek, hein handi batean, erreferente izatera eraman gaitu. Esan beharrik ez dago Aloña Mendik egiten duen lanak kirol heziketaren ikuspuntutik, kirolzaletasunetik, herrigintzatik, lankidetzatik, osasunaren ikuspegitik onura handia ematen diola gure herriari. Eta lan horrek guztiak, egunez egun, denboraldiz denboraldi eta urtez urte, OÑATIARRON TAUPADIA osatu du.

2024 urte honetan gure elkartearen 75. urteurrena ospatuko dugunez, hainbat ekintza antolatuko nahi izan ditugu. Eta nabarmendu nahi genuke, horietan guztietan, herriko bestelako eragile ugarirekin batera jardun nahi izan dugula. Hala nola, Aloñako Lagunak, Eskola Kirola, herriko argazkilariak, marrazkigileak, Trauti, Hotz Oñati…bidelagun izango ditugu ospakizun festa honetan.

Era berean, esan, urteurren hau lau ardatz nagusiren bueltan eraiki dela hasieratik: ekarpen sozialean, parekidetasunean, jasangarritasunean eta elkartasunean. Eta azken honetan, ahalegin berezia egingo dugu gainera. Izan ere, jakitun gara guk baino behar handiagoa duten pertsona ugari dagoela mundu honetan.

Guzti horregatik, urteurrenerako propio sortu den merchandising-eko arropa salmentatik aterako den etekinaren zati bat Hotz Oñati elkartera bideratuko dugu. Herritik, herriarendako eta gurera datozen guztiendako sortu den egitaraua duzu honako hau.

Gozatu eta ez ahaztu: Aupa Aloña!

logo Oñatiko Udala logo ULMA Gipuzkoako furu aldundia
75 urteurrena Aloña Mendi

Oparitu Aloña

75. urteurrena ospatzeko, salmenta kanpaina solidarioa jarri dugu martxan. Bi sorta ezberdin izango dira: bata, umeentzat eta bestea, nagusientzat. Bakoitzean, Aloñako hiru produktu esklusibo eskuratu ahal izango dituzu:

  • HAURRENDAKO SORTA (40€): Sudadera, kamiseta eta katilua.
  • NAGUSIENDAKO SORTA (50€): Sudadera, kamiseta eta guardasola.

AGENDA

logo Oñatiko Udala logo ULMA Real Sociedad Fundazioa Rural Kutxa Gipuzkoako Futbol Federazioa Gipuzkoako furu aldundia